Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak kanpaina berria jarri du martxan erosketa ekologikoak erosoago eta hurbilago izateko. Azaldu dutenez, kanpainaren helburua da ahalik eta saltoki gehienetan egotea produktu ekologikoak: «osasungarriak, hurbilak eta jasangarriak diren produktuekin komertzio gehiagok bat egitea nahi dugu». Komertzio horiek gutxienez 10 produktu ekologiko eskaintzea da nahia: «honek ekarriko du komertzio hauek bat egitea Nafarroako nekazaritza produkzio ekologikoaren». Azaldu dutenez irudi bat sortuko dute produktu ekologikoak saltzen direla jakinarazteko.