Nafarroako hegoaldeko produktuak eskatzeko aukera, Amaian

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Errigorak kanpaina berria jarri du martxan, Nafarroa he­goaldeko nekazari eta ekoizleen udazkeneko produktuak eskuratzeko. 

Hainbat helburu
Bi saski jarri dituzte aukeran, hainbat helburu betetzeko: hango ekoizleak lagundu, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak sendotu, ingurumena zaindu eta euskera sustatu.

Bi saski edo lote eskatzeko aukera, Amaia kafetegian
Bi saski osatu dituzte udazkeneko  produktuekin: txuria eta beltza; 50 euro balio du saski bakoitzak. Eskuratu nahi duenak azaroaren 8a baino lehen egin behar du eskaera Amaia Kafetegian.

SASKI BELTZEKO PRODUKTUAK
Oliba olio birjina
Mahats zukua
Potxak
Melokotoi mermelada
Arbendolak
Borraja ekologikoa
Pikillo-piper mamia
Zainzuri estra lodiak
Orburu bihotzak
Pikillo piper osoak
Ozpin ekologikoa
Melokotoia almibarrean
Ardo ekologikoa


SASKI TXURIKO PRODUKTUAK
Txokolatezko gutiziak
Pasta ekologikoa
Arroza
Polboroiak eta teilak
Madaria almibarrean
Eskalibada
Pikillo saltsa
Zainzuri estra lodiak
Orburu bihotzak
Pikillo piper osoak
Ozpin ekologikoa
Melokotoia almibarrean
Ardo ekologikoa

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!