Murua eta Aperribai, Urumea barrutiko arduradunak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Urumea Harana Pastoral Ba­rrutiko bost parrokietako arduradunak izendatu zituzten igan­dean. Joan Mari Olae­txeak, Donostiako Elizbarruti­ko Bikario Nagusiak egin zi­tuen aurkezpen lanak, Asti­garragan lehendabizi eta Her­nanin ondoren. 

Murua eta Aperribai, parrokoak
Hemendik aurrera, Jose Luis Ape­rribai eta Xabier Murua ar­duratuko dira Astigarraga, Her­nani, Ereñotzu eta Urni­etako parrokiez. Bi parrokoak elkarlanean ariko dira apaiz jubilatu, erlijioso eta laikoekin.

Santu Guztien Egunean
Bestalde, etzidamu egun berezia izango da askorentzat, Santu Guz­­­ti­en eguna izaki, herritarrek go­goan izango baitituzte hildako se­nideak, lagunak...;  lore sorta eskaintza egingo diete askok.  Eta beste asko, meza entzutera gerturatuko dira; aukerak bailara osoko eliza eta parrokietan izango dira. Hernanin: 09:00etan Agus­tinetan; 11:00­etan Flori­dan eta 12:00etan San Joan Ba­taia­tzailean. Ereñotzun goizeko  10:00­etan izango da me­za. Asti­garragan 10:30etan parrokian eta 12:00etan hilerrian. Aranon 10:00etan. Eta Goizue­tan, 12:00etan izango da meza elizan, eta 17:30ak aldera, hilerritik bueltan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!