Argazki onenentzat saria, eta denentzat, erakusketa irekia

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Bederatzigarrenez, argazki rallya antolatu zuen Sagar­doetxeak Sagar Uzta Jaian. 20 parte-hartzaile izan ziren, eta horiek aurkeztutako argazkien artean erabaki dituzte 2 saridunak. Jose Angel Amuchas­teguiren argazki bilduma izan zen, bildumarik onena, eta Izar Carazorena, berriz,  bigarrena. 

Saridunei, opari bera
Denera bi saridun izan ziren;  epaimahaiak erabaki zuen zein bi bilduma saritu. 
Bilduma onena, eta bigarren bilduma onenaren izendapena jaso zuten, baina opari bera: bertako produktuen sorta bat eta sagardotegi batean otordu pargabea. Baita parte hartu izanaren meritua eta ohorea ere!

Erakusketa, Ikatzan
Sentimendu horrekin bat egiten dute, baita ere, IXgarren Ar­gazki Rallyan par­te-hartu zuten beste 17 parte-hartzaileek; izan ere, irabazleen argazkiekin batera, parte-hartzaile guztien argazki bana erakutsiko da atzo, sari banaketaren ondoren, ireki zen erakusketan. Ikatza tabernan izan­go dira lanak ikusgai astebetez, eta kultur etxean jarriko dira gero, urriaren 30era arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!