Izena eman nahi al duzu Kukai dantza konpainiak emango duen ikastaroan?

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 5a

Azaroaren 9an Kukai dantza konpainiako dantzariek tailerra emango dute. Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko, 18:00etan. Tailerra zuzendua dago 4 eta 8 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei. 24 lagunentzako tokia dago tailerrean: 12 haur eta 12 guraso. Izena azaroaren 8ra bitartean eman behar da Biterin. Debalde izango da eta plaza baino jende gehiagok ematen badu, zozketa egingo dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!