Zintzilikarioak prest, Soinuen ibilbidea osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 5a

Banbuzko kainaberak erabili zituzten lehengo asteburuko Herrigintza Eskolan, zintzilikarioak egiteko. Bertaratu ziren 18 aranoar inguruk adi-adi entzun zituzten, Jaione eta Arantza Iturberen gomendioak, eta haizearekin edota euriarekin hotsak aterako dituzten zintzilikarioak prestatu zituzten. Aurrerago, hiru puntu aukeratu eta zintzilikatu egingo dituzte, Sonuen ibilbidea sortzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!