Bi final jokoan, pilotari goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 5a

Beste bi txapela lortzeko aukera izanen dute asteburu honetan ere, pilotari goizuetarrek. Gaur, 16:00etan Gartzarongo Txapelketako finala jokatuko dute Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea kadeteek, Oberenako Mata eta Santamariaren kontra, finalerdietan andoaindarrei 18 eta 9 irabazita. Bihar, berriz, Andoni Alvarez Txapelketako finala jokatuko du 11:00etan Apezetxeak, Alberdirekin, Donostiako Egian, Usurbilen kontra. Bestalde, Nafar Jokuak jokatuko dituzte 10:00etan Elizondon, Beñat Apezetxea eta Oihan Etxeberria alebinek, Txarutakoen kontra. Lehengo asteburuko emaitzei dagokienez, Salaberriak 22-20 irabazi zion Errioxari; Oihan Legarretak 18-13, Buruzgaini; Apezetxeak eta Etxeberriak 18 eta 10 Zugarralderi; eta Salaberria eta Apezetxeak 18-9 Buruzgaini. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!