Goizuetako suhiltzaile boluntario batek eman zuen abisua lehengo larunbatean, Goizuetako Aitasemegi auzoan zegoen Txamorazaharra baserria erretzen ari zela eta. Iruñeatik zisterna eta autobonba kamioia ere eraman zituzten bertara, baina iritsi zirenerako, teilatua eroria zegoen. Ez zen zauriturik izan, ez baitzen inor bizi bertan.