Txerriaren partez, gaztain eta taloak asetu arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 5a

Denen bistara txerririk ez dute hilko Aranon, San Martin egunaren bueltan. Baina neguaren etorrerari aurre egiteko beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte, larunbaterako.

Goizuetarrekin batera, ibilaldia
Ostiralarekin egokitu da aurten San Martin eguna, baina larunbatarekin, azaroaren 12an ospatuko dute aranoarrek. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako; hasteko, goizean mairu-baratzeetan goizuetarrekin topaketa. Ibilalditxoarekin, go­se pixka bat eginen dute, arratsalderako.

Sagar jotzearekin batera, txalaparta tailerra emanen du Arantxa Ansak.

Sagar, gaztain eta talo, negurako pronto
Arratsaldea, berriz, erritmo biziarekin hasiko dute. Sagar jotzea eta txalaparta tailerra eginen dituzte aurrena, 18:00etan hasita, Aran­txa Ansak gidatuta.
Eguna ondo bukatzeko, berriz, iluntzeko 20:00e­tatik aurrera nahi­koa gaztain eta talo izanen da, bertaratzen diren guztiek bapo afal­tzeko eta neguaren etorrerari aise aurre egiteko indarrak biltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!