18 argazkilariren lanak bihartik, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 10a

Hernaniko Argazki Forumak argazki erakusketa berezia antolatu du Biterin. Bihar egingo dute irekiera ekitaldi irekia, 19:00etan, eta luntxa ere izango dela jakinarazi dute. Abenduaren 2ra bitartean, goiz eta arratsaldez, 18 argazkilariren lanak ikusteko aukera izango da, eta baita argazki makina zaharren maketak ikustekoa ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!