Urnietari irabazi behar, bihar Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 5a

Emaitza txarrei buelta emateko asmoz, etxean jokatuko du Mundarrok, asteburu honetan. Azkeneko bi partiduak galdu dituzte moreek, eta irabazteko premia daukate, sailkapenean toki erosoago bat izateko, Erre­gional Preferenteen mailan.
Urnietaren kontra ariko dira astigartarrak bihar, arra­tsaldeko 16:00etan hasita.

Azkeneko bi partiduak galduta, irabazteko premia daukate moreek, Urnietaren kontra.

Urnieta, puntu berdinekin sailkapenean
Sailkapenean, pare-parean da­goen talde bat izango du au­rre­an Mundarrok. Puntu berdinekin daude astigartarrak eta urnietarrak; zortzi punturekin: bi partidu irabazi, bi en­patatu eta hiru galdu. 10ga­rren dago Urnieta, eta 12ga­rren Mundarro; baina aurreko postuak ez dauzkate urruti, oraindik: seigarren sailkatuak, bi puntu gehiago dauzka.
Preferenteen ondoren, Le­henengo mailako taldea ariko da Zarkumendegin: 18:00etan, Amara Berriren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!