Hernaniko Xake Txapelketa herrikoia hasi zen urriaren 16an, eta laugarren zita izango dute bihar. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak, Zumitza tabernan. Denera, 10 partida izango dira: Erik Juez-Pinilla; Magi-Manso; Martiarena-Pablo Arrondo; Julian Romero-Udo Esnaola; Mikel Zubia-JR Altuna; Erdozio-Berrotaran; Iker Mendibil-Joseba Goikoetxea; Burgos-Oxan; Fermin-Joxe Mari Arriaran; Dani-Ander Elosegi. Ordubete izango dute jokalariek partida bukatzeko.