Donostian jokatuko dute, aldiz, senior mailako mutilek. Benta Berrin daukate asteburuko zita, arratsaldeko 18:00etan, eta bertan, DKS izango dute aurkari. Irabaztera aterako dira hernaniarrak, aurretik bi garaipenen konfiantzarekin; baina badakite DKS aurkari zaila dela etxean.