Aurreko astean jakinarazi zuten, Mariasun Quiñones Realeko atezaina dagoela 22 urte azpiko Mundialerako hautatuen zerrendan. Ondorioz, Olatz Santana atezainak beteko du Quiñonesek azaroaren 13tik abenduaren 3ra arte utziko duen hutsune hori. Tarte horretan, 19 urteko hernaniarrak Zubietan egingo ditu entrenamenduak, ohiko taldearekin batera, eta beraiekin lehiatuko da Mundiala bukatu bitartean dauzkaten partiduetan. Egun Añorgan jokatzen du Santanak, baina 2013-14 denboraldira arte, CD Hernanin ibilitakoa da bera.