Euskeraren Egunaren bueltan, 100 ta 100... 200 ordu euskaraz egitasmoa jarri dute martxan, Astigarragan: azaroaren 26tik abenduaren 3ra, astebetez euskera hutsez bizitzeko erronka.
Parte hartuko dutenek, dagoeneko eman dute izena, izan hiztun edo hizkide. Eta aurrenekoentzat, hiztunentzat, tailerra antolatu dute gaur zortzi, azaroaren 12an, kultur etxean. Goizeko 09:30etatik 13:30etara izango da, eta bertan landuko dituzte, euskera hutsez bizitzeko estrategiak.
Tailerraren ondoren, egitasmoaren aurkezpena eta argazki erraldoia
Gainera, eguerdian, tailerra bukatzen dutenean, egitasmoa aurkeztuko dute, eta herritarrak parte hartzera animatuko dituzte. Argazki erraldoi bat ere egingo dute.
Eta hurrengo pausoa, erronkari hasiera ematea izango da! Ekitaldi batekin ekingo diote euskera hutsez bizitzeko asteari, azaroaren 26an bertan. Eta abenduaren 3an, beste ekitaldi batekin itxiko dute, herritarren esperientziak bilduz.