Etxean talde indartsua dela erakutsi zuen atzo Hernanik, beste behin. Sailkapenean aurretik, gertu-gertu zuen Oiartzunen kontra neurtu zituen atzo indarrak, eta erraz nagusitu zen. 3-0 irabazi zuten txuriberdeek, Elizalde, Loran eta Elberdinen golei esker. Amaikak bat taldearen kontra du Hernanik, hurrengo neurketa.