Zubiperen jaun eta jabe direla erakustera, mutilak

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Biharkoa bosgarren jardunaldia izango da Erregional Oho­rezko Mailako mutilek Oiar­tzu­nen kontra Zubipen jokatuko dutena, eta irabaziz ge­ro, etxean lortutako bosgarren garaipena ere izango li­tza­teke. Etxetik kanpo, ordez, ez dute zorte onik izan, eta lau partidutatik bat bera ere ez dute irabazi (tartean, berdinketa bakarra).
Hortaz, bosgarren garaipena lortzeko helburuarekin neurtuko dituzte indarrak oiartzuarren aurka bihar Zu­bipen, arra­tsaldeko 16:30e­tan.  

Neskak ere, etxean
Etxean jokatuko dute, baita ere, Euskal Ligako Emaku­me­ek gaur. Arratsaldeko 18:00e­tan hasita, Pauldarrak taldea izango dute aurkari au­rre­nekoz; izan ere, Euskal Ligara igo berriak dira barakaldoarrak. Sailkapenean az­ken au­rreko postuan egonda eta au­rretik partidurik irabazi gabe datoz gaur Hernanira, be­raz, hori aprobetxatu beharra daukate hernaniarrek, ga­rai­penak ihes egin ez diezaien. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!