Hiru partidu, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Asteburu garrantzitsua dute aurretik Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari diren pelotariek, tartean hiru bikote her­na­niarrek. Horietako bik Herna­nin bertan jokatuko dute gaur; azkena, bihar lehiatuko da, Tolosan.

Seniorrak, etxean
Gaur izango dira aurreneko par­tiduak, arratsaldeko 15:00e­tan, kiroldegiko frontoian. Senio­rren txanda izango da orduan. Hasteko, 1go mailako Iñigo Ur­kizu eta Iñigo Labaka her­na­nia­rrek Tolosako Elola eta Arra­tibelen kontra jokatuko dute. Partidu erabakigarria dute au­rretik, galtzen duenak datorren denboraldian 2garren mailan jokatu beharko du eta.
Partidu hori bukatuta, Oho­rezko Mailako Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte seniorrak sar­tuko dira frontoira. E. Labaka eta Telletxea tolosarren kontra ariko dira han, eta bien arteko lehian garaile ateratzen denak, Gipuzkoako Txapelketako fina­lean jokatzeko ohorea izango du.

Kadeteak, bihar
Bihar, aldiz, hernaniarrek bisi­ta­tuko dituzte tolosarrak. Goize­ko 10:00etan hasita, Xabier Salaberria eta Oihan Zugasti kadeteek Ilunpeko Alberdi II eta Buldainen aurka neurtuko di­tuz­te indarrak. Kasu honetan ere, irabazleak finala jokatuko du datorren astean, Tolosan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!