Ez da erraz esaten, baina bai, Xaguxar Aisialdi Taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta gogotik ospatu dute, azken aste hauetan. Hasteko, guraso eta haurrak elkartuta, ginkana erraldoi bat egin zuten orain bi aste, eta lehengo asteburuan, egun osoko festa eguna antolatu zuten: puzgarriak, ohe elastikoak, jumpinga, bazkaria... Denetik izan zen, eta datozen 25 urteetan ere, elkartuta ondo pasatzeko gogoa dutela erakutsi zuten haur, begirale eta gurasoek.