Partidu zaila izango da biharkoa Hernaniko Ohorezko Mailako mutilentzat. Alcobendasen kontra jokatuko dute, ligako liderraren aurka, beraien etxean, Las Terrazas zelaian, eguerdiko 12:00etan hasita.
Alcobendas liderra, aurrez aurre
Hernani eta Alcobendasek, bakoitzak helburu desberdin batekin egingo du salto zelaira bihar.
Trikoloreen asmoa izango da punturen bat lortuta bueltatzea Landarera. Izan ere, aurkaria zein den kontuan hartuta, eta baja askorekin jarraitzen duenez, irabaztea oso zaila izango du. Saiatu beharko dira, beraz, puntu horiek bonusen bitartez lortzen.
Dena den, motibatzeko arrazoiak ere ez zaizkie falta. Batetik, Las Terrazasen jokatzea berezia delako Hernanirentzat, bertan lortu baitzuten Ohorezko Mailara igotzea. Eta bestetik, biharko partidua irabaziz gero, Ohorezko Mailan lortzen duten 100garrena izango litzake.
Alcobendasen helburua, aldiz, oso bestelakoa da: liga poltsikoratu nahi dute. Eta horretarako, taldea asko errefortzatu du aurten.
Bistan da denboraldi ona egiten ari dela, eta momentuz, aurreneko postuari heltzea lortzen ari da. Horren erakusle da, adibidez, etxean, besteak beste, azkeneko urteetan liga irabazi duen VRAC taldeari irabaztea lortu duela.