Bost bikote lehian, aurtengo Binakako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Binakako Txapelketa mar­txan da dagoeneko; asteaz­ke­nean aurkeztu zuten Gala­rretako Orona-Ideon, eta hu­rren­go egunean, oste­gu­ne­an, jokatu zituzten aurre­neko partiduak. 
Denera, bost bikote le­hia­tuko dira aurten: Urriza-Zu­biri, Ezkurra II-Ion, Ez­ku­rra-Etxeberria III, Segu­ro­la-Ba­rrenetxea IV, eta Uterga-Endika.

Ligaxka, aurrena
Herenegungo partiduekin jarri zen martxan Txapelketari ha­siera ema­­ten dion ligaxka. Aza­ro­an zehar, hilaren 26ra arte, denak denen aurka jo­ka­tuko dute. Ligaxka horre­tan zehar, aurkez­penean go­go­rarazi zu­ten azkeneko urteetan era­bi­li­tako puntua­zio-sistema be­ra erabiliko dutela aurten ere: irabazlea­rentzat, 4 pun­tu; 36-39 tanto bitartean egi­ten dituena­rentzat, 2 puntu; 32-35 tanto bitartean, puntu bat; eta 32 tanto azpitik egi­nez gero, ez dute punturik ge­hituko.
Horren arabera puntuazio al­tuena lortzen duten lau bi­koteak pasako dira fina­ler­dietara. 

Finala, abenduaren 17an
Abenduaren 3an eta 10ean jo­katuko dituzte finaler­die­tako bi partiduak. Aurreneko zi­tan, ligaxka au­rre­neko pos­tu­an bu­ka­tzen duen bikoteak lau­garrenaren aurka lehia­tuko da; biga­rre­nak, aldiz, hiru­ga­rrena izan­go du aurrez aurre.
Finalean izango dira bi bikote onenak, eta aben­dua­ren 17an neurtuko dituzte indarrak. Orduan erabakiko da, hain zuzen, ze bikotek jan­tziko duen 46garren edizioko txapela. 

Txapelketako Tantoa, aurtengo nobedadea
Urtero bezala, bi sari izango dira, txapelketako aurrelari eta atzelari onenei. Eta no­bedade bezala, beste bat ere banatuko dute, Txapel­ketako Tantoa, jokatuko diren partiduetan zehar, tanto luzeena egin duenarentzat.

Ligaxkako partidu bat, gaur 
Ostegunean izan zen aurre­neko partidua: Ezkurra eta Etxeberria IIIak irabazi zion Barrenetxea IV eta Segurolari (40-37). Eta gaur izango da ligaxkako  bi­garren jardu­nal­dia Gala­rre­tan; 16:00etatik au­rrera joka­tuko dute Ezku­rra eta Etxe­berria IIIak, Ezku­rra IIa eta Ionen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!