‘Marikixkur eta hiru hartzak’, bihar zortzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Haurrentzako antzerki saioa izango da datorren igandean, azaroak 13, Astigarragako kultur etxean: Marikixkur eta hiru hartzak. GluGlu konpainiak eskainiko du, musika, dantza, komedia, antzerkia eta jolasa nahastuz. Arratsaldeko 17:00etan izango da, eta sarrerak salgai daude interneten, www.astigarraga.eus web orrian; 2,68 euro dira. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, kultur etxean, 2,5 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!