Mus txapelketa antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak, azaroaren 12an. Zipotza elkartean jokatuko da, arratsaldean, baina parte hartu nahi duenak, aurrez eman behar du izena: gaur da azken eguna, apuntatzeko.
Zipotzan egin behar da, eta izenematea 10 euro dira, bikote bakoitzeko.
Gazte Asanbladak aurreratu du, saria ere egongo dela, irabazleentzat.