‘Pello eta Otsoa’rekin ezagutuko dute gaur, musika sinfonikoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Modu dibertigarri batean ger­turatuko dira haurrak, gaur, musika sinfonikora. Nor­berto Almandoz Musika Eskolan izango dute horretarako au­ke­ra, arratsaldeko 17:30etatik aurrera: Pello eta Otsoa ipuin musikala eskainiko du Sugar boskoteak.
Sarrera doan izango da, eta sei izango dira, taula gainera igoko direnak. Sugar boskotea osatzen duten musikariak, ba­tetik: Nagore Larrion txirularekin, Laura Marcos oboea jotzen, Eider Gaztañaga tronparekin, Eneko Iriarte klarinetearekin eta Iñaki Iraola fagota jo­tzen. Eta bestetik, na­rratzaile bat ere izango dute lagun, Esther Iñiguez. Ikusen­tzu­nez­ko batez ere lagunduko dute ema­nal­dia.

Sarrera doan izango da, eta 17:30etan hasiko da saioa.

Otsoa bakarrik ez; ahatea, txoria eta katua, Pellorekin
Serguei Prokofievek egindakoa da Pello eta Otsoa obra, 1936an, Moskuko haurrentzako antzokiak eskatuta. Nahi zuten, hasieratik piztu haurren interesa musikarekiko. Ipuin horren bertsio bat da, gaur eskainiko dutena.
Pello da ipuinaren protagonista, eta bere aitonarekin bizi da, basoko etxe batean. Txori bat, ahate bat eta katu bat ere azalduko dira istorio­an, eta azkenik, otsoa.
Pertsonaia bakoitzak, instrumentu bat izango du.

‘Entzunigarria’, hilaren 26an
Beste ipuin musikatu bat ere eskainiko dute Musika Esko­lan, azaroaren 26an: Entzuni­garria. 17:30etan izango da hori ere, Nagore Larrionekin (txirula) eta Esther Iñigueze­kin (organoa). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!