Saski txuri edo beltza aukeran, auzoan ere

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Kanpaina berria martxan jarri du Errigorak, eta Ere­ñotzun ere bada, saskiak es­katzeko aukera.
Azaroaren 8a izango da eskaerak egiteko azken eg­u­na, Auzo Udalean (943 55 10 00). Eskaera egin ondoren jakinaraziko da nola ordaindu eta jaso saskiak.

Nafarroari bultzada emateko bidea
Errigoraren kanpainak hain­bat helburu izaten ditu urtero. Batetik, Nafarroa hegoaldeko nekazari eta ekoizleak laguntzea. Bestetik, hauen eta kontsumitzaileen arteko harremanak sendotzea. Era berean, ingurumena zain­tzea. Eta hori guztiaz gain, euskera sustatzea.

Bi saski, aukeran
Saski bakoitzak 50 euro balio ditu, eta bi daude aukeran: txuria edo beltza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!