Odola eman eta txertoa jaso, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Odola emateko aukera izango da astelehenean, hilak 7, Ereñotzuko Auzo Etxean bertan. Bertara azaldu besterik ez dago, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etarako tartean.
Bestalde, aurrerago beste zita bat ere izango da Ereñotzun: azaroaren 11n, gripearen kontrako txertoa jasotzeko aukera izango da, goizeko 11:00etan. Kasu honetan, ordea, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea. Auzo Udalera deitu behar da horretarako: 943 55 10 00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!