Kiroldegian eta Elgoibarren hitzorduak, Hernaniko paletariek

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 01:00

Hernaniko paletariak lau hitzordu dituzte gaur. Horietatik hiru etxean jokatuko dituzte, Kiroldegiko pelotalekuan, 20:15etan, bata bestearen atzetik. Jubenil mailako neskek Intxurre 3ren kontra jokatuko dute lehendabizi; eta Intxurre 2ren aurka ondoren; mutil nagusiek berriz, Zarautzen aurka bukaeran. Laugarren partidua mutil nagusiek jokatuko dute, Elgoibarreko Ikastolan, 20:00etan: Laguna 2 taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!