‘Sahara kantari’ gaur, Ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 01:00

Udazken Kulturala martxan izanen da gaurtik Goizuetan. Ganbaran, 18:30etan hasita, Sahara kantari emanaldia izanen da, Hotsneba taldearen eskutik: Iñigo Asensio eta Julen Apezetxea. Bihar berriz, jangelan, 11:00etan, Bizi baratzea liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok; 16:30etan, Umore Ona elkartean, jubilatuen mus eta truk txapelketan izanen dira jokoan; 17:00etan, eskolako frontoian, umeentzako jokoak izanen dira; eta 19:00etan, dantza lokaletan, plaza dantzak. Azkenik, igandean, jubilatuen eguna izanen da: pilota partiduak, bazkaria, kantu emanaldia... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!