Hernaniko mendizaleentzat aste berezia izaten da datorrena: Mendizale Astea. Aste osoan zehar, banakako, talde eta elkarte ezberdinek beraien lanak aurkeztuko dituzte. Eta ostiralean, ohi bezala, argazki proiekzioak eta sari banaketa egingo dira; ume zein helduena. Eta astea errematatzeko, ohi bezala, bazkide eguna antolatu dute, irteera eta guzti: Imotz harana-herrien arteko bideetan barrena ibiliko dira. Emanaldi guztiak Biterin izango dira 19:30etan, gaztetxoena izan ezik.
Urzulon, ustekabea
Egunez eguneko errepasoa eginda, astelehenean Aloña Mendi espeleologia taldeak kontatuko du, besteak beste, Urzulo kobazuloa berriz esploratu izanaren esperientzia. Bukatutzat emandako hainbat kobazulo berriz esploratu dituzte, eta Urzulon aurkitu dute ustekaberik haundiena. Izan ere, Sifoi txiki bati esker, kobak aurrera egiten duela konturatu dira; erronka ugariri egin behar izan diete aurre.
Himalayako mendate amaigabeak, asteartean
Asteartean, Asian barrena, Indiako Kaxmirren, Himalayako mendiak gurutzatuz egindako bidaia kontatuko dute Ainhoa Perez de Nanclaresek eta Koldo Zubizarretak. Bertan bizitutako esperientzia ekarriko dute Biterira.
Bide berria irekitzea, helburu
Asteazkenean Ekaitz Maizek kontatuko du Thalay Sagar mendian Txus, Alex, Felix, Adrian, eta Danielekin bizitutakoa. Bide berri bat irekitzeko asmoarekin joan ziren. Logistika, altuera, metereologia eta orientazioa izango dira saiakera honen gakoak.
Natura eta ahozko ondarea, ostegunean
Burbunak eta Etsayak lanaren berri emango dute ostegunean Eñaut Agirre eta Iñaki Sanz- Azkuek. Hernaniko natura eta ahozko ondareari tiraka egindako dokumentala proiektatuko dute, euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Azaroak 7, astelehena
‘URZULO’
Aloña Mendi espeleologia taldea (Santiago Ugarte).
Azaroak 8, asteartea
‘MUNDUA BIZIKLETAZ - ASIAN’
Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta.
Azaroak 9, asteazkena
‘THALAY SAGAR, EL SUEÑO DE LA PIRAMIDE GARHWAL’
Ekaitz Maiz.
Azaroak 10, osteguna
‘BURBUNAK ETA ETSAYAK’
HERNANIKO NATURA ETA
AHOZKO ONDAREARI TIRAKA
Eñaut Agirre (Dobera Euskara Elkartea) eta Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea)
Azaroak 11, ostirala
GAZTETXOAK: 18:00 irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta jarraian, dominen banaketa.
XXXVII Argazki lehiaketa: Argazki digitalaren aurkezpena eta sari banaketa. Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako irteeretako emanaldia.
Azaroak 20, igandean
BAZKIDE EGUNA-MENDI IRTEERA: Imotz harana-herrien arteko xendak.