Inmigrazioa eta zinea uztartzen dituen jardunaldiak antolatzen ditu urtero AMHER elkarteak. Inmigrazinea izena du ekimenak, eta gaur hasi eta datozen bi ostiraletan, hiru pelikula proiektatuko dituzte.
Aurtengo edizioak emakumea eta inmigrazioa uztartzen ditu. Helburua izango da, herrialde ezberdinetako emakumeek inmigrazioaren ondorioz bizi dituzten esperientziak kontatzea. Proiekzio guztiak Sandiusterrin izango dira, 19:00etan, debalde.
Gaur Agua con sal jarriko dute. Olgaren esperientzia kontatzen du pelikulak: Kuban bizi eta Espainiara inmigratu zuen, ikasketa beka batekin. Bere bizitzako aukera izango zela uste zuen Olgak, baina inmigrante ilegala da egun, marginazioan bizi da...
Datorren ostiralean Fatima jarriko dute; eta hilaren 18an Exit, un corto a la carta.