Hilerrian fusilatu eta dokumentatu gabe lurperatu zituztenei omenaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 01:00

Udalak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetan Oroimena berreskuratuz, udazkenetik udaberrirantz izenburupean. Helburua da frankismoaren biktima ororen memoria gogora ekartzea: hau da, oroimena berreskuratzea eta aitortza egitea errepresioa sufritu zutenei eta haien senideei. Atzo jendetza gerturatu zen Biterin egin zuten proiekzio solasaldira; bigarren ekitaldia bihar izango da, hilerrian bertan.

Hernaniarrei gonbitea, bihar
Omenaldia egingo diote bihar hilerrian, bertan fusilatu eta dokumentatu gabe lurperatu zituzten berrehun bat pertsonei: «egia osoa ezagutu behar dugulako, eta justizia aldarrikatu haientzat eta haien familia eta senideentzat». 
Gidari aurkezle lanak Irati Sarasua eta Jon Odriozola hernaniarrek egingo dituzte. Musika Joxan  Goikoetxeak joko du; eta bertsotan Amets Arzallus ariko da. Ondoren Alkateak hitz egingo du, eta bukaeran lore eskaintza egingo dute. Ekitaldirako biktimen eta fusilatuen senideak gonbidatu dituzte; eta baita ere, fusilatuen herritako Udalak edo Alkateak, memoria lan­tzen duten elkarteak eta asoziazioak. Hernaniarrak ere gonbidatu dituzte «askok eta askok, edo hain senideek, sufritu baitzuten frankismoaren errepresioa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!