Bigarren astez, indartu euskera!

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 27a, 02:00


Hernaniko Euskara Ari Du egitasmoaren barruan, Eutsi Euskarari indar proba ari dira burutzen hainbat herriko talde eta norbanako. Aurreko astean eman zitzazion hasiera probari, eta astelehenean aurreneko txandak bigarrengoari pasa zion testigua. Aste honetan zehar euskeraz jarduteko konpromisoa hartu duten taldeak ondorengoak dira: Inmakulada Ikastetxeko gurasoak eta irakasleak; Uda­leko EH Bildu taldea; CDH Futbol elkartea; Hernani Zero Zabor elkartea; Urumea bailarako koadrila; gazte koadrila; Irrixola aisialdi elkartea, eta banaka izena eman duten beste herritar batzuk ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!