Kontrakantxa gaztetxearen talde motorea sortzen ari dira. Azaldu dutenez, prozesu honetan gaztetxearen erabiltzaile guztiekin kontatzea gustatuko litzaieke. Hori horrela, gonbita luzatu diete gaztetxeko antolakuntzaren berregitean parte hartu nahi dutenei. Bihar jarri dute hitzordua, arratsaldeko 18:00etan, Kontrakantxan.