JOCC taldeak bilera deitu du gaur denboraldi berrian txirrindularitza praktikatu nahi dutenekin. Deia egin diete alebin eta infantilei, hau da, 2003-2006 bitartean jaiotakoei eta hauen gurasoei. 18:00etan da, elkartearen egoitzan, Latsunbeberri 42 zenbakian (Transpacarren).