Hoki Gerrero eta Eva Esnaola txapeldun, Lasarten eta Alcala de Henaresen

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 3a, 01:00

Onenen artean dabiltza Hoki Gerrero eta Eva Esnaola atleta hernaniarrak. Hoki Gerrerok Lasarte-Oriako XXI. Kross lasterketa irabazi zuen igandean; 10,5 kilometroko distantzia 42:05 denboran egin zuen hernaniarrak. Bestalde, Alcala de Henareseko Maratoi Internazionalean izan zen Eva Esnaola, eta bera izan zen emakume bizkorrena, 3:19:20ko denbora eginda. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!