Auzoak nola eboluzionatu dezakeen aztertzeko bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 2a, 01:00

lizeaga 3.0 partehartze prozesuak pausu berri bat emango du gaur, hausnarketa kolektiboa egiteko asmoarekin. Azken bileran auzoaren diagnostikoa adostu zuten, eta hori oinarri hartuta, auzoak nola eboluzionatu dezakeen aztertuko dute gaur. Diagnostiko horretan detektatu diren aukeren bidez, arazoak gutxitzeko egitura bat lor­tzea izango da helburua. Hala, 10 urteko epean etorkizuneko Lizeaga eszenatoki desiragarri bat izatea bilatuko da, hori lortzeko diseinua egingo da. Prozesua aurrera daraman RB3 enpresaren esanetan asmo haundiak izan behar dituzte bizilagunek: «etorkizun hori errealitate bihurtzea posible izateko, eta hori nola eta zein epeetan egin behar den ikusteko oinarriak ezarri behar dira. Gaurko topaketan posible ote den edo nola egingo den galderak atzean utzi, eta pentsatzera gonbidatzen dituzte auzotarrak».
Bilera ohi bezala Urumea Ikastolan izango da, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!