Txanda aldaketa egingo dute gaur euskerari etengabe eusteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 2a, 01:00

Astebetean ahal den guztietan euskeraz egiteko konpromisoa hartuko dute gaur, hainbat herritarrek. Bigarren txanda aldaketa izango da gaurkoa, eta asteazkenarekin egingo da, zubia izan berri delako. Biterin egingo dute aldaketa, 18:00etan.
Aste honetan lekukoa jasoko dute 80 lagun inguruk: Ttarla dantza taldeak, Arraun elkarteak, Atletismo taldeak, Haur Eskolako hezitzaileek, lagun koadrila pare batek eta zenbait herritarrek. Guztiek hartu dute aste osoan zehar, euskaraz  bakarrik aritzeko konpromisoa.

Izen ematea, zabalik
Euskara ari du Hernanin taldeak antolatu du ekimena, eta gogoratu dute oraindik zabalik dela izena emateko epea. Horretarako hiru aukera jarri dituzte: AEKn, Doberan, edo euskaraariduhernanin@gmail.com helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!