Arraun elkartea logo berriaren bila dabil. Helburu horrekin lehiaketa jarri du martxan: edonork hartu dezake parte eta testua da zehaztu duten gauza bakarra: Hernaniko Arraun Elkartea edo HEA izan behar du logotipoak. Proposamenak azaroaren 28a baino lehen bidali behar dira hernani.arrauna@gmail.com helbidera. Saria: 150 euro.