‘Gazte harrigarria’, larunbatean ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 2a, 01:00

Gazte harrigarria komedia jarriko dute larunbat honetan, Astigarra­ga­ko kultur etxean. Pelikulak kontatzen du, T.S. Spivet gaztetxoaren abentura: Montanako rantxo batean bizi da, eta inbentuak sortzeko daukan talentuagatik, saritu egingo dute; saria jasotzeko, ordea, herrialde osoa zeharkatu beharko du, maleta hartuta. 105 minutuko iraupena dauka, eta sarrerak 2 euroan jarriko dituzte salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!