Bilera informatiboa antolatu du Astigarragako BagaGiltza taldeak, datorren astelehenean. Kultur etxean izango da, 19:00etan, eta bertan emango dute, datorren udaberrian Astigarragan eta Hernanin egingo den Herri Galdeketaren berri. Gonbitea luzatu diete, prozesuaren inguruan informatu edota parte hartu nahi duten herritar guztiei.