Kolorea eta dizdira, hildako senide eta lagunak gogoratzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 2a, 01:00

Santu Guztien Eguna zen atzo, eta urtero bezala, zita seinalatua izan zuten hilerrian, astigartarrek. Hildako senide eta lagunak bisitatu zituzten, eta lore sorta ederrak eraman zizkieten. Kolorez eta dizdiraz gogoratu zituzten falta direnak. Izan ere, eguzkia ere lagun izan zuten, eta ziur, haiekin bizitako momentu ederrak ekarriko zituzten gogora, pasatako egun politak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!