Azaroaren erdialderako espero du Astigarragako Udalak, hondakin bilketaren sistema aldaketa egitea. «Horretarako ari gara elkarlanean San Marko Mankomunitatearekin. Baina oztopo berri bat daukagu, aldaketa definitiboa egiteko: gaur egun Atez Atekoaren bilketa egiten duten langileen subrogazioa», azaldu du Udal Gobernu Taldeak: «izan ere, Garbitaniak oraindik ez dio eman Udalari, subrogatu beharreko langileen zerrenda».
«Dagoeneko bada hilabete, Garbitaniari eskatu geniola subrogatu beharreko langileen zerrenda, eta oraindik ez dugu erantzunik jaso».
Gobernu Taldeak adierazi du, EAJk «hasieratik» erakutsi duela bere nahia, sistemaren aldaketak ez kalterik eragiteko herrian zerbitzu horretan lanean ari diren astigartarrei: «baina dagoeneko bada hilabete bat, Garbitaniari zerrenda eskatu geniola, eta oraindik ez dugu erantzunik jaso», kritikatu du.
«Zerrenda hori eduki gabe, ezin dugu martxan jarri edukiontzien sistema»
Udal Gobernu Taldeak argitu du, informazio hori eduki gabe, ezin dutela hitzarmena sinatu Astigarragako Udalak eta San Marko Mankomunitateak, edukiontzien bilketaz arduratuko denak: «eta beraz, ezin dugu zerbitzu berria, edukiontzien sistema, martxan jarri», azaldu du.
«Zehaztutako epean ez badugu erantzunik jasotzen, ulertuko dugu subrogazioari uko egin diotela»
Horregatik, Udalak epe bat ezarri dio Garbitaniari, subrogazio posible bati buruzko beharrezko informazioa emateko: «zehaztutako epean ez badugu erantzunik jasotzen, ulertuko dugu subgorazioari uko egin diola Garbitaniak, eta sistema aldaketarekin aurrera egingo dugu, atzerapena ahalik eta txikiena izateko», jakinarazi du Udal Gobernu Taldeak.
«Espero dugu, kontu hau konponduta egotea azaroaren erdialderako», aurreratu du.