‘Pello eta Otsoa’ ipuin musikala, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 2a, 01:00

Larunbat honetan eskaini­ko dute, Norberto Almandoz Musika Eskolan, Pello eta Otsoa ipuin musikala. Urria­ren 1ean ziren ematekoak, baina atzeratu egin zuten, azken orduko ezusteko ba­t tarteko.
Arratsaldeko 17:30etan ha­siko da saioa, haurrei zuzen­dua, eta sarrera doan izango da. Sugar boskoteak eskai­ni­ko du, narratzaile baten eta ikusentzunezko baten lagun­tzaz: Nagore Larrion txiru­la­rekin, Laura Marcos oboea­re­kin, Eider Gaztañaga tron­pa­rekin, Eneko Iriarte klari­ne­tean, Iñaki Iraola fago­ta­re­kin, eta Esther Iñiguez na­rratzaile lanetan.

Helburua, haurrak musika sinfonikora gerturatzea
Eskainiko dutena da, Serguei Prokofievek 1936an musika­tu zuen ipuinaren bertsio bat, eta horrekin, lortu nahi dute haurrak musika sinfonikora gerturatzea, modu diberti­ga­rri batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!