Gaur izango dute kirol egokituarekin zita, Herri Eskolako atarian, nahi duten haur eta gaztetxo guztiek. Jolas eta jokuen bitartez, gertuagotik ezagutuko dituzte, urritasunak dituzten pertsonek egunerokoan bizi dituzten egoerak eta zailtasunak. Hori izango da helburua, «urritasunak dituztenen azalean jartzea», Udaleko Ingurumen Sailak antolatu dituen ekintzetan.
Arratsaldeko 16:30etan jarri dute zita, eta bi orduz izango da aukera, 18:30ak arte, kirol egokituarekin lotutako jardueretan parte hartzeko, «jolastuz, sentituz eta trebatuz».
Herri Eskolako atarian jarri dute zita, eta bi orduz izango dute aukera, kirol egokitua probatzeko.
Bukaeran, txokolate beroa bizkotxoekin
Ekintzak bukatuta, gainera, meriendatzeko aukera ere izango dute denek. Izan ere, txokolate beroa emango diete, bizkotxoekin.
Udalak, haur eta gaztetxo guztiei luzatu die gonbitea, gerturatu eta parte hartzeko.