Kontrakantxa gaztetxeko talde motorea sortzen ari dira; hala jakinarazi dute Kronikara bidalitako oharrean. Azaldu dutenez, gaztetxeko erabiltzaile guztiekin kontaktatzea gustatuko litzaieke, prozesuan parte hartu dezaten: «gonbita luzatzen diegu Kontrakantxa gaztetxeko antolakuntzaren berregitean parte hartzera. Espero dugu gaztetxearen erabilera egokia egin eta bizirik mantentzea».
Hori horrela, dei egin diete herritarrei gaur, arratsaldeko 18:00etan gaztetxean egingo den bileran parte hartzera.