2003 eta 2006 urte bitartean jaio diren alebin eta infantilek denboraldi berrian txirrindularitza praktikatu nahi badute zita dute ostegunean. JOCC taldeak deia egin diete gaztetxoei eta hauen gurasoei, bilerara gerturatu daitezen. Bilera 18:00etan egingo dute elkartearen egoitzan, Lantsubeberri 42 zenbakian, Transpacarren (garai bateko Mailus Haurtzaindegian). Jakinarazi dute, errepideko bizikletarik ez duenari maileguan utziko dietela bat, denboraldia bukatu bitartean.