Diagnostikoa eginda, hausnartzeko garaia

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 1a, 01:00

Hitzordu berria dute bihar Lizeagako auzotarrek: Lizea­ga 3.0 prozesuko bilera.  Urumea ikas­tolan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Hausnarketa faseari ekingo diote bihar; urrian ados­tutako diagnostikotik abiatuko dira, eta auzoak nola ebolu­zio­natu dezakeen aztertuko dute. Helburua izango da, 10 urteko epean egi bihurtu daitekeen Lizeaga bat diseinatzea.

Urrian, diagnostiko tailerra
Urrian egindako azken saioan  diag­nostiko tailerra egin zuten auzotarrekin batera. Taile­rraren helburua izan zen Lizeagak dituen arazoak eta aukerak identifikatzea.
Prozesua aurrera daraman RB3 enpresak kronikari azaldu dionez, azken tailerrak age­rian utzi zuen adostasun mai­la altua dagoela auzotarren artean: «zenbait arazori le­hen­tasuna eman zitzaien eta beste batzuk nabarmendu egin ziren. Denek aipatu zuten espazio publiko faltak auzoan eragiten duen bizi kalitate kaxkarra; hain zuzen, arazo horrek , beste batzuk areagotzen dituela». Ibilgailu pribatuen arazoa ere aipatu zen bileran: «Urumea eta Elizatxo ikastolen sarrera-ir­teerek asko eragiten dutela. Ibilgailuek oinezkoek baino protagonismo gehiago du­tela». Gertuko komertzioa gal­du izana ere, aipatu zen tailerrean: «lokal hutsak au­zo­rako hobekuntza gisa ikusi dira». Irisgarritasun arazoak ere landu ziren: «hobekuntzak eman badira ere, oraindik badaude arazoak». Auzoaren itxura eta egiturari buruz ere, hitz egin zuten: «estig­mati­zazio arazoak indar haundia du oraindik. Egiturari dago­kionean, zatiketa bat dago goi eta behe aldean, eta auzo­tarrek ezberdin erabiltzen dute auzoa».  Erdigunearekin duen ger­tutasuna aprobetxatu daitekeela ere esan zuten: «proiektu berritzaile batek pe­riferia izaera aldatzeko aukera eman dezake».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!