Klubeko txandala saltzeko interesa duten gimnastei deia egin diete elkartetik: txandala txikia gelditu eta dagoeneko erabiltzen ez badute, saltzeko aukera dute. Horretarako, asteazkenean iluntzeko 20:00etan, Kiroldegiko aldageletara eraman behar dituzte saldu nahi dituzten txandalak. Ondoren erabakiko dute saltzeko moduan dauden edo ez.