Mundiala jokatzeko hautatuak izan dira Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi hernaniarrak, eta hala jakinarazi zieten ostiralean.
Estatuko Selekzioarekin hainbat kontzentrazio burutu ondoren eman diete berria. Valentzian kontzentratu dira, hain zuzen: uztailaren 22tik 24ra, irailaren 2tik 4ra; irailaren 30etik urriaren 1era, eta azkenik, urriaren 21etik 23ra.
Txilera, azaroaren 18an
Santiago de Txilen izango da aurten 30metroko Munduko Kopa, azaroaren 20tik 27ra. Kategoria absolutuan lehiatuko dira Irazustabarrena eta Huizi, eta azaroaren 18an abiatuko dira Txilerantz.