Hilabeteak aurrera doaz, eta ia konturatu gabe, azaroan sartuko gara bihar. Horrekin batera, ekintza mordoaz gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek, Udalaren kultur agendak islatzen duen moduan.
Fusilamenduen urteurrena, agenda estreinatzeko
Udalak aurreko astean aurkeztu zuen Oroimena berreskuratuz, udazkenetik udaberrirantz jardunaldiek irekiko dute hilabetea. 1936ko fusilamenduen 80garren urteurrenaren bueltan, bi ekitaldi egingo dira: dokumentala eta solasaldia izango dira, ostegunean; eta larunbatean, omenaldia egingo da, hilerrian.
Aste honetan ere, Inmigrazinea zikloari emango dio hasiera Amher elkarteak.
Eta beste elkarte batentzat, Mendiriz Mendirentzat, hilabete berezia izango da hau, Mendizaleen Astea antolatu baitute azaroaren 7tik 11ra.
Musika, protagonista nagusia
Baina, zalantzarik gabe, musika izango da azaroko protagonista nagusia. Azaroaren 22an da Santa Zezilia eguna, musikarien patroiarena, eta horren bueltan, kontzertu, kale buelta, eta ekintza ugari antolatu dituzte Hernaniko musikariek, egun desberdinetarako.
AZAROKO AGENDA
3, 5 Oroimena berreskuratuz, udazkenetik udaberrirantz. Gera nahikoa ez, eta ondoren esklabo.
3 Trabajadoriak. Dokumentala. Egilea: Mikel Mendizabal. Hitzaldi-solasaldia: Miguel Usabiaga (idazlea). Biteri kultur etxean, 12:00etan.
5 Indar frankistek duela 80 urte Hernanin fusilatuei omenaldia eta aitortza. Hilerrian, 12:00etan.
4, 11, 8 Inmigrazinea. Emakumea eta inmigrazioa. Amher. Sandiusterrin, 19:00etan. Sarrera, doan.
7-11 Mendizaleen astea. Mendiriz Mendi Elkartea. Biteri kultur etxean.
9 Kukai Dantza Konpainiarekin dantza tailerra familian. 4-8 urte bitarteko haurrak eta beraien gurasoak. Biterin, 18:00etan.
*Izenematea azaroaren 2tik 8ra Biterin.
12 Udaberri Festa. BagaGiltza. Ave Maria Parkean, arratsaldez.
12 Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
12 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
12 Erromeria. San Joan Konpartsa. Plaza Berrin, 18:30etatik 20:30etara.
12 Santa Zezilia kontzertua. Taldeak: Hernaniko Musika Banda, Donostiako Txistulari Banda, Jon Ansorena txistularia. San Joan Bataiatzailearen elizan, 20:00etan.
13 Zunbaton. Pausoka elkartea. Atsegindegin, 10:00etan.
14, 16, 21 Zilegi Eskola: Bertsogintza, bertsoak sortzen. Gai emailea: Iker Goñi Salaberria. AEK euskaltegian. Ordutegia: 14an eta 21ean, 09:30-11:30; eta 16an, 18:00-20:00. Euskeraz.
19 Haur antzerkia: Max Txikia. Taldea: Arena en los bolsillos. Biterin, bi saio: 11:00etan eta 12:15etan. 1-4 urte bitarteko haurrak.
*Sarrerak salgai azaroaren 8tik aurrera.
19 Santa Zezilia kontzertua. Taldeak: Aiztondo, Salatxo eta Kantuz abesbatzak. San Joan Bataiatzailearen elizan, 12:00etan.
21, 28 Zilegi Eskola: Zeinu Hizkuntza. Gai-emailea: Jugatx Agirre. AEK antolatua. Biterin, 18:30etatik 20:30etara. Euskeraz.
21 Musikalean. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Kaleetan zehar, 17:30etan hasita.
22 Santa Zezilia eguneko kontzertuak eta diplomak banatzea. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Biterin, 18:30etan.
25 Akordeoi entzunaldia. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Milagrosan, 17:30etan.
26 Euskara Ari Du Hernanin. Amaiera ekitaldia. Biterin, 12:00etan.
26 Haur antzerkia: Mari Kixkur eta hiru hartzak. Taldea: Glu-glu. 5 urtetik gorakoentzat. Biterin. 12:00etan. Euskeraz.
*Sarrerak salgai azaroaren 15etik aurrera.
26 Santa Zezilia eguna. Hernani eta inguruko txistulariak, bi tronpeta jolerekin eta Ttarla dantza taldea. Erdigunetik, 12:30etatik aurrera.
29 Ipuin kontaketa. Lur Korta kontalariarekin. Biterin, bi saio: 17:30etan, 3-4 urtekoentzat; 18:00etan, 5-7 urtekoentzat.
Hernani’n musik
24 Xarnege. Biterin, 20:00etan.
*Sarrerak salgai azaroaren 14tik aurrera.
Erakusketak
11-abenduak 2 Argazkiak. Foto Forum Hernani.
Antzerki Zikloa
15 Koadernoa zuri. Hika teatro. Euskeraz. Biterin, 20:00etan.
16 Oskara. Kukai dantza konpainia eta Erramun Martikorena. Biterin, 20:00etan.
17 Mami Lebrun. Xake Produkzioak. Euskeraz. Biterin, 20:00etan.
*Sarrerak salgai azaroaren 7tik aurrera.
Literatur solasaldiak
9 El río que nos lleva, J.L. Sampedro. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal Liburutegian, 19:30etan.
22 Muskuiluak afaltzeko, Birgit Vanderbeke. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan